Bi lagun inputatu ditu Ertzaintzak asteburuan
Bi pertsona inputatu ditu Ertzaintzak Oñatin asteburuan, zapatu goizaldean. Batek auto istripua izan zuen kanposanturako errotonda inguruan, geldirik zegoen beste auto bat kolpatu zuen. Ondorioz, geldirik baina auto barruan zegoen kolpatutako ibilgailuaren gidaria Arrasateko ospitalera eraman behar izan zuten. Istripua eragin zuen gidariari berriz, alkoholemia proba egin zioten eta baimendutako tasaren goitik eman zuen. Ertzaintzak inputatu egin zuen, bide segurtasunaren kontrako delitua leporatuta. Zapatu goizaldean baita ere, beste pertsona bat inputatu zuen Ertzaintzak, urruntze agindua urratzeagatik.
Udaltzaingoak berriz, ez ohiko abisua jaso zuen Lope Agirre kaletik, atzo gauean; kalean, ahaztuta nonbait, animaliak garraiatzeko kaiola moduko batean katu bat zegoela jakinarazi zuen bizilagun batek. Katua, udaltzaingora eraman zuten eta bertan zegoen goizean, jabearen zain. Pentsatzekoa da, bidaiatzera zihoan jabeak animalia bere kaiolatxoan sartu eta hartu zuela baina beste gauza batzuk gordetzen arituta, despistatu, eta katua ahaztu zuela. Katuak udaltzaingoan egin du gaua.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!