Bi kale garbitzaile aldi baterako kontratatzeko deialdia egin du Udalak

2022/11/02
Card image cap
Izena emateko epea azaroaren 7an amaituko da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako 2022 programaren baitan Udalak kontratatuko dituen bost langabeetatik azken biak kale garbiketa zerbitzuan arituko diren pioiak dira. Deialdia Labideren web atarian argitaratu zen astelehenean eta izen-ematea irekita dago, azaroaren 7ra arte.

  Kale garbiketarako bi pioiak lau hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko ditu Udalak. Lanpostura aurkeztu ahal izateko oinarrizko bi baldintza bete behar dira: Oñatin erroldatuta egotea eta B1 gidabaimena izatea. Hortik aurrera, euskaraz oinarrizko maila izatea, antzerako lanetan esperientzia izatea eta langabezian emandako denbora baloratu egingo dira. Interesa dutenek Lanbideren web ataritik egin behar dute izen-ematea edota telefonoz, 945160600 deituta, nortasun agiriaren zenbakia, DARDE aztarna eta lan eskaintzaren kodea (162022013275) emanez. Datorren astelehena, azaroaren 7a izango da izena emateko azken eguna.

  Enplegua sustatzeko programaren baitan beste hiru kontratazio egingo ditu Udalak aurten. Artxibo laguntzailea datorren astelehenean hasiko da lanean, sei hilabetez eta %50eko lan jardunez arituko da. Eta bost hilabetez eta lan jardun erdiz arituko diren bi TAO kontrolatzaileak hautatzeko probak bihar goizean egingo dira. Baloratzeko meritu moduan zehaztu zen euskara mailari dagokion proba egingo da, batetik, eta oinarrizko ezagutzei dagokiena, bestetik. Ariketak Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria aretoan egingo dira, bihar, 9:00tan hasita.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!