Bi gazte Arrasateko ospitalera eraman behar izan dituzte asteburuan

2022/09/26
Card image cap
Gazteetako bat erabat zorabiatuta topatu zuten eta bestea hipotermia zantzuekin, errekara jausi ondoren

  Bi mutil gazte ospitalera eraman beharra izan da asteburuko intzidentzia aipagarriena. Ostiral gauean guztiz zorabiatuta eta errakzionatzen ez zuen mutil gazte bat Arrasatera eraman behar izan zuten eta larunbatean berriz, errekara jausi eta hipotermia zantzuekin zegoen beste gazte bat.

  Ostiralean, 22:00ak inguruan, 20 bat urteko mutila zorabiatuta zegoenaren abisua jaso zuten udaltzainek. Kanpoko estimuluei ez zien erantzuten eta anbulantziari deituta Arrrasateko ospitalera eraman zuten, senitartekoei jakinarazita. Larunbatean berriz, goizaldeko 2:00ak inguruan, beste mutil gazte bat errekatik irten ezinda zegoenaren abisua izan zuen Ertzaintzak. Gaztea, turismo bulegoaren inguruan errekara jausi zen, nonbait, eta irten ezinda geratu zen. Suhiltzaileek etorri behar izan zuten. Bustita eta hotzez, hipotermia zantzuekin eraman zuten Arrasateko ospitalera.

  Asteburuko intzidentzien kronika udaltzaingoan eta Ertzaintzan jasotako kexez osatzen da. Txosnagune inguruan zarata handia zegoela esanez hainbat dei jaso ziren atzo goizeko lehen ordutan Bergarako komisaldegian eta udaltzaingoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!