Bi argi mozketa iragarri ditu OÑARGIk zapaturako, hilak 19.

Bi argi mozketak egun berean gauzatuko diren arren, ordutegi eta arrazoi ezberdinengatik egingo dira. Errekalde auzoan tentsio bajuko kuadro baten instalazioa egin behar da. Lanak ez dira bereziki luzatuko eta ordubetean egitea aurre ikusten da. Horretxegatik, zapatu goizean, lehen orduan, 8etatik 9etara ez da argirik izango Errekalde auzoko 1etik 9ra, 11tik 14ra, 18, 20, 22, 26, 28, 30, eta 35etik 49ra bitarteko zenbaki bakoiti edo inparretan.
Urrutxun berriz, lan bikoitza egingo da zapatu goizean: aireko linea bat lurperatuko da eta transformazio zentro berria martxan jarriko da. Lan hauek lau orduko iraupena izango dute. Ondorioz, argi mozketa, goizeko 9etatik eguerdiko ordu batera luzatuko da eta ondorengo auzo eta etxeei eragingo die: Garagaltza auzoan, 6tik 11 zenbakidunei, 13tik 16ra, 26, 26 A eta 26 B-ri eta 41, 43, 46 eta 47 zenbakidunei. Gainera, Urrutxu eta kanposantuko argiteria publikoa ere itzaliko da. Zañartu auzoko 25ean eta Urruxola auzoko 1 eta 2 zenbakidun eraikinak ere, zapatu goizean, lau orduz argirik gabe egongo dira.
Argi mozketa honen berri ematen duten jakinarazpen orriak gaur goizean bertan jartzen hasi dira, etenak eragingo dien bebarru eta etxe atarietan.
Printzipioz, zapatu goizeko ordubete eta lau orduko bi argi mozketa horiek bakarrak izatea aurre ikusten da. Hau da, lanak, zapatuan hasi eta amaitzea aurre ikusten da.
Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!