Oñatiko udala

Bi adierazpen instituzional eta bi hitzarmen proposamen gaurko Osoko Bilkuran

2022/11/24
Card image cap
Azaroaren 25aren ingurukoa adierazpena eta Joseba Arregi berriro espetxeratu izanaren ingurukoa azalduko dira

  Udalbatza osatzen duten bi taldeen adostasunez zehaztu diren bi adierazpen instituzional azalduko dira arratsaldeko Osoko Bilkuran. Bihar, azaroak 25, indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko eguna dela eta sexu-jazarpena eta emakumeen aurkako beste sexu-indarkeria mota batzuk espazio pulikoetan izenpean 5 puntuko konpromisoa bere egin du Oñatiko udalbatzak.

  Bigarren adierazpen instituzionala Joseba Arregiren espetxeratzearen harira dator. Espetxe-organoek hartutako ebazpenen aurka behin eta berriz errekurtsoak jartzen dituen Fiskaltzaren jokabidea salatzen da eta Arregiren egoera partikularra gogorarazten du, hau da, 76 urte dituela, horietatik ia 31 pasa dituela kartzelan, eta legeak eskatzen dituen baldintza guztiak betetzen dituela 3. graduan eta baita baldintzapeko askatasunean egoteko ere.

  Bi hitzarmen ere proposatuko dira gaurko Osoko Bilkuran. Udala eta Gipuzkoako Botikarien elkargoak sinatuko duten lankidetza hitzarmena, etxez etxeko laguntza zerbitzuko eta gizarte zerbitzuek artatutako pertsonen artan botiken erabilera optimizatzeko programa garatzeko. Eta Eskola Kirola eta Hezkuntza elkartea eta Udalaren arteko hitzarmena eta honen babesean Eskola kirolari emango zaion dirulaguntza proposamena aurkeztuko da.

  Diru kontuekin jarraituz, kreditu aldaketa espediente baten berri ere emango da, besteak beste. Osoko Bilkura 18:30etan hasiko da eta Oñati Irratiak zuzenean eskainiko du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!