Betik enpresak Diputazioaren dirulaguntza eskuratu du produktu jasangarriak garatzeko

2022/02/21
Card image cap
Ekonomia zirkularreko 29 egitasmo diruz babestu zituen Diputazioak iaz

  Foru aldundiko Ekonomia Sustapenerako departamentuak Gipuzkoako enpresen 29 proiektu babestu zituen iaz, ekonomia zirkularra bultzatzeko lan ildoan. Diruz babestutako ekimen horietatik gehienak martxan dira egun. 29 egitasmoetatik 22 lurraldeko enpresa sarearen lehiakortasuna eta eraldaketa indartzen duten proiektuak dira eta 7 ekintzailetza bultzatzeko deialdiaren baitan onartu eta diruz lagundu ziren.

  Betik enpresak Foru aldundiaren dirulaguntza eskuratu zuen, ospitale-sektorerako produktu jasangarriak garatzeko. Proiekturako 45.500 euro jaso ziren Diputaziotik.

  Ekonomia Sustapeneko foru departamentua lanean ari da ekonomia zirkularra enpresa jardunaren balio-kate osoan integratzeko. Ekonomia zirkularrak eskaintzen dituen gaitasun eta aukera guztiak aprobetxatu nahi dira ekodiseinua edo ekoserbitizazioa bezalako eremuetan aukera berriak identifikatzen laguntzeko. Berrerabilpena eta birziklapena oinarri hartuta garatu diren ekonomia zirkularreko 29 proiektu babestu ziren iaz, eta guztira 1,1 milioi euro banatu zituen Diputazioak

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!