Beste bi hitzaldi izango dira COVID-19a osasunaz haratago zikloaren baitan

2021/04/16
Card image cap
Isabel Morenok inmunitate sistema elikaduraren bidez nola indartu gaia jorratuko du

  Covid-19a, osasunaz haratago hitzaldi zikloak bi helburu ditu antolatzaileen hitzetan: egungo pandemia gure bizitzako arlo ezberdinetan izaten ari den eragina aztertzea, eta erremintak eskaintzea herritarrei inpaktu hori ahalik eta egokien eraman ahal izateko. Martxoan lau hitzaldi egin ziren eta apirilaren 20 eta 27rako beste bi antolatu dira. Ondorengo hitzaldiak, aurrekoen antzera, Santa Ana aretoan, 19:00etan izango dira.

  Lehenengoa, asteartean, Isabel Moreno oñatiarrak emango du eta inmunitate-sistema elikaduraren bidez nola indartu azalduko du. Elikadura osasungarri eta sukaldaritza makrobiotikoko irakasle eta aholkularia da Moreno. Apirilaren 27an berriz, Pandemiari buruzko egia izeneko hitzaldia osatuko du Cristina Martin idazle eta kazetariak. Geopolitikan aditua, manipulazio eta propaganda maniobrak aztertzen ditu.

  Osasuna eta eskubideak eta Informa-tu taldeek antolatutako hitzaldi hauek Santa Ana aretoan izango dira, esan bezala. Aforoa mugatua denez, lekua  aurrez hartzea gomendatzen da, telefono zenbaki honetara deituta: 658 719 089 . Martxoan egin ziren lau hitzaldiek jakin-min handia sortu zuten, antolatzaileen arabera. Guztira 475 entzule izan ziren eta gutxienik 100 lagun izan zen hitzordu bakoitzean. Horrek, zikloa luzatu eta aipatu bi hitzorduak antolatzera eraman ditu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!