Bertan behera utzi dute Garay-ko greba, zuzendaritzarekin aurreakordioa lortuta

2022/01/05
Card image cap
Negoziatutakoa astelehenean azalduko zaie langileei, asanbladan

  Atzo arratsaldean bildu ziren Hijos de Juan de Garay enpresa batzordeko eta zuzendaritzako ordezkariak eta hitzarmen berrirako aurreakordio erdietsi zuten. Ondorioz, bertan behera utzi da astelehenetik aurrera hastekoa zen greba mugagabea.

  Lortutako aurreakordioa oso ona dela adierazi digu LAB sindikatuko ordezkari batek, baina bestelako xehetasunik eman gabe. Astelehenean asanblada egingo da enpresan eta lortutakoa langileei azaldu nahi zaie lehenik, prentsara zabaldu aurretik.

  Hijos de Juan de Garay enpresan lan hitzarmena negoziatzen ari dira, aurrekoa 2019an bete baitzen. Aurreko hitzarmena, aldaketarik gabe, bi urtez luzatu ondoren, lan eta gizarte mailako hobekuntza neurri berriak adosten saiatu dira enpresa komitetik. Abenduan negoziazioak eten ziren eta urtarrilaren 10ean greba mugagabea hasiko zutela iragarri zen, baina tartean, atzo bertan, bilera egin zuten enpresa batzordeko eta zuzendaritzako ordezkariek eta aurreakordioa lortuta aipatu greba bertan behera utzi da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!