Oñatiko udala

Berezaoko ur edangarriaren hoditeria berritzeko lanak egingo ditu Gipuzkoako Urak datozen asteetan

2018/07/13
Card image cap
Arantzazuko Ama kalean udazkenean egin ziren lanen jarraipena dira

  Fibrozementuzko hodi zaharren ordez burdinezkoak jarri zituen  Gipuzkoako Urak Arantzazuko Ama kalean, ur edangarriaren hornidura sarea berrituz. Pasa den udazkenean egin ziren hobetze lanok Natra lantoki inguruan hasi ziren eta Arantzazuko Ama kaletik behera, Roke Azkune etxalderaino iritsi ziren. Orain, Berezaoko industrialderainoko hoditeria aldatuko da.

  Ur hoditeria aldatzeko lanok Berezaoko errepidearen alde batetik egitea aurreikusten da, trafikoari gehiegi eragin gabe, baina bai, inguruan paseatzeko ohitura duten oinezkoei. Hoditeria errepidearen izkinatik doa eta gune hori zulatuko da. Une batean, Berezaorako bide sarrera ere zulatu beharko da baina hori geroago egitea aurreikusten da. Nolanahi ere, inguruetan oinez edo autoz ibili ohi direnei arretaz ibili eta seinaleei kasu egitea eskatzen da udaltzaingotik.

  Gipuzkoako Urak enpresak Berezaon egingo dituen hobekuntza lan hauek datorren astean hasi eta urria amaierarako bukatzea aurreikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!