Berdintasunaren aldeko konpromisoa indartzen du martxoaren 8ko adierazpen instituzionalak

2022/03/08
Card image cap
2021eko martxoaren 8ko manifestazioa
5 puntuko konpromisoa berresten du beste horrenbeste erronkatan aurrera egiteko

  Martxoaren 8, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira, adierazpen instituzionala irakurri zuten Izaro Elorza eta Marijo Etxegoien hautetsiek azken Osoko Bilkuran. Gizon eta emakumeen berdintasunaren aldeko adierazpen bateratua adostu zuten udalbatza osatzen duten bi taldeek. Bost puntuko konpromisoa berresten da beste horrenbeste erronkatan aurrera egiteko:

  -Berdintasun planak ezarritako helburu oparatiboak eta ekintzak garatzeko baliabide ekonomikoak, pertsonalak eta teknikoak bermatzea.

  - Mainstreaming estrategiaren bitartez, udalaren jardunean berdintasun ikuspegia era sistematikoan txertatzeko bideak finkatzea, horretarako beharrezko diren baliabide pertsonal, material, funtzional eta formatiboak eskainiz.

  - Emakumeen aurkako indarkeria matxista mota guztien biktimei arreta emateko sistema zabaltzea, gure eskumenen esparruan, detekzio goiztiarreko sistemen hobekuntzan aurrera eginez, neurri guztien erdigunean biktimen eskubideak eta haien ahalduntzea kokatuz, eta biktimen erreparazio-eskubidearen aitorpena aintzat hartuz.

  - Ikuspegi intersekzionalaren integrazioan aurrera egitea, emakumeen eta gizonen berdintasunaren arloko esku-hartze publiko osoaren ikuspegi inspiratzaile gisa.

  - Berdintasunaren aldeko eta emakumeen ahalduntze indibidual kolektibo eta soziopolitikorako bideak garatzen jarraitzea, mugimendu feministaren parte-hartzea bultzatuz eta herriko bestelako eragileen edo aliatuen inplikazioa bilatuz.

  Era berean, herritarrak gaurko antolatutako ekintzetan parte hartzera deitzen ditu udalbatzak aipatu adierazpen instituzionalean. Oñatiko Sare Feministak manifestazioa antolatu du gaur, 19:00tan, plazan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!