Oñatiko udala

"Berdinen arteko liskarrak nola kudeatu" hitzaldia antolatu du Guraso eskolak

2022/04/26
Card image cap
Lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta dago

  Anai-arreben edo lagunen arteko liskarrak ohikoak dira. Zeloek, mota askotako bizipenek, haurren jokaera baldintzatzen dute eta batzuetan liskarrak sortzen dira. Egoera horien aurrean gurasoek, helduek, ez dute beti asmatzen nola jokatu; bitartekari bihurtzea da egokiena, haurrek diferentzia eta zailtasunak euren artean gainditu ditzaten. Eta horretan trebatzea da Guraso eskolaren baitan antolatu den hitzaldi honen helburua, alegia, liskarrak gutxitu eta baretzeko gurasoak bitartekari lanetan trebatzea. Horretarako, egunerokotasunean sortzen diren egoera ezberdinak aztertuko dira eta orientabideak emango dira, zalantzak argitzearekin batera.

  Nerea Mendizabalek dinamizatuko du maiatzaren 5ean izango den Berdinen arteko liskarrak nola kudeatu hitzaldia. Euskaraz izango da, Santa Ana aretoan, 18:15tan hasita. Lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta dago eta ikastetxeetan hasi dira parte hartzeko gonbidapen gutunak gurasoei helarazten, aurrez izena eman behar dela gogoraraztearekin batera. Maiatzaren 3a izango da izena emateko azken eguna. Izena Ainhoa Moiuari eman behar zaio mezu elektronikoa bidaliz: ainhoa@onati.eus.

  Berdinen arteko liskarrak nola kudeatu gaia Guraso eskolaren baitan bizpahiru urtean behin programatzen den horietakoa da, seme-alaba eta lagunen arteko liskarrak sarritan gertatu eta helduak erdian harrapatuta sentitzea ere oso ohikoa baita.

  Guraso eskolak lau hitzaldi eta tailer antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako, Berdinen arteko liskarren kudeaketaren inguruko hau, hirugarrena izango da. Azkena, berriz, maiatzaren 16rako zehaztu da eta haurtzaro eta nerabezaroko nahaste psilokologikoak eta suizidioaren prebentzioaren inguruan izango da. Baina horren berri, datorren astean emango dute antolatzaileek.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!