Oñatiko udala

Benito Lertxundiren kontzerturako azken 80 sarrerak leihatilan salduko dira

2015/11/23
Card image cap
Leihatila, 21.15tan irekiko da

  Txokolateixan aurrez salgai jarri ziren sarrera guztiak aspaldi agortu ziren. Leihatilarako 80 txartel gorde ziren eta horiek bakarrik gelditzen dira. Jendea galdezka dagoela kontutan hartuta, kontzertu egunean leihatila  21:15etan irekiko dela jakinarazi du Udaleko Kultura Departamentuak. Bertan, aipatu 80 txartelak jarriko dira salgai. Salmenta mugatua izango da eta gehienez,  lau sarrera erosi ahal izango dira pertsonako.

  Kontzertura sartzeko ateak berriz, 21.30tan irekiko dira.

 Benito Lertxundiren kontzertua Oñatiko Musikegunak programazioaren baitan antolatu da. Larunbatean izango da Zubikoa Kiroldegian, 22.00tan hasita. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!