Oñatiko udala

Beldurrei aurre egin eta emozio negatiboak kudeatzen ikasteko tailerra

2021/11/10
Card image cap
Lehen saioa bihar izango da

  Bizi-energia handitu, gure gorputzarekin birkonektatu, emozioak orekatu, estresa, beldurrak, antsietatea... gutxitu, eta gorputz-egitura hobetzea da, Iturrigorri Elkarlan elkarteak, Udalaren babesarekin, Oñatin emango dituen tailerren helburua. Beste modu batera esanda, beldurrei eta itoaldiei aurre egin, eta fisikoki nahiz mentalki blokeatzen gaituzten emozio negatiboak egoki kudeatzen ikastea.

  Egitasmoa sei tailerretan gauzatuko da bihar hasi eta abenduaren 16ra arte. Tailerrak elkarren segidako sei ostegunetan emango dira 18:30tatik 20:00tara. Tailerrak online izango dira eta dohainik. Baina parte hartu ahal izateko izena eman behar da. Horretarako eta informazio gehiagorako telefono zenbaki bat zabaldu da: 687 752 842. Tailerra emango duen Maribel Pachecoren zenbakia da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!