Behin behinekoz itxi du Hermansoloñak Lizaur kalean daukan edukiontzia
2020/04/14
Egoera normaltzen denean berriro irekiko du
Konfinamendu egoera luzatuz ari dela ikusita, Lizaur kalean dagoen edukiontzia behin behinekoz ixtea erabaki du Hermansoloña taldeak. Arropa eta oinetakoak uzteko edukiontzia zabalik mantendu du taldeak martxoaren 14an etxean geratzeko dekretua eman zenetik, nahiz eta kale Zaharreko lokala itxi egin zuen. Baina egoera luzatzen ari da, eta edukiontzia hustu eta materiala prestatzeko sortu zaizkien zailtasunak ikusita, elkartasun edukiontzi zuria ere ixtea erabaki dute. Gaur bertan itxi dute.
Itxiera dena den, behin behinekoa da. Egoera normaltzen denean berriro ireki eta noski, jakinaraziko dutela adierazi dute taldeko ordezkariek.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!