Batzokian egindako pintadak salatu ditu EAJko Gipuzko Buru Batzarrak

2021/01/25
Card image cap
“Lotu txakurrak” idatzia agertu zen zapatu goizean Batzokiko fatxadan

  Oñatiko batzokian ez ezik Arrasatekoan ere antzerako pintadak agertu ziren zapatu goizean eta biak salatuz idatzia kaleratu zuen Gipuzko Buru Batzarrak, lehenago ere halakoak izan direla azpimarratuta.

  Era horretako ekintzak arbuiatu egiten dituela dio EAJ-k idatzian, bakean bizi nahi duen herri honetan era horretako jokabideak erabat lekuz kanpo daudela erantsiz. Zentzu horretan aro berri batean gaudela ziurtatzen du Eusko Alderdi Jeltzaleak eta bizikidetza nahasten duten jokaerak eta gertaerak desagerrarazteko euskal gizartearen gehiengoak dauzkan  irmotasun eta pazientzia demokratikoak beharrezkoak direla dio EAJren idatziak.

  Lotu txakurrak eta Ertzaintzari erreferentzia egiten zion beste pintada bat agertu zen larunbat goizean Oñatiko batzokian. Dagoeneko ezabatuta daude. Arrasateko batzokian ere Mozalik ez, Faxistak eta antzeko idatziak agertu ziren. Biak gaitzetsiz idatzia zabaldu zuen Gipuzko Buru Batzarrak bere web atarian.  

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!