BATUAK enpresa hartzekodunen lehiaketan sartu da

2023/09/08
Card image cap
(Arg: Goiena)
Zuten lan urria beteta, langileak etxean joango dira

  Uztaila amaieran jada enpresarien utzikeria salatu zuten langileek eta bulegoa hustuta, lantegira ez zirela itzuli azaldu zuten. ELA sindikatuarekin batera elkarretaratzeak egin zituzten Fagor aurrealdeko errotondan.

  Zubillagako BATUAK enpresaren gainbehera 2017-2018an hasi zela zehazten da ELAk uztailean zabaldu zuen idatzian. Gerentzia eta bazkide taldea aldatu eta langileekiko giroa okertu zen. Sindikatuaren arabera, enpresariek beren soldata %20 jaso zuten eta hurrengo urteko emaitzak txarrak izaki langileen soldatak %20 jaitsi nahi izan zituzten. Langileak kontra azaldu ziren, ELA sindikatuaren babesarekin.

  Aurtengo urte hasieran, Aldi Baterako Lan Erregulazio Espedientea aurkeztu zuen enpresak, bezero garrantzitsu baten eskaerak beherantz zihoazela ikusita. Negoziazio bilera batzuen ondoren, ordea, espedientea bertan behera utzi zen. Baina orduz geroztik enpresarien utzikeria nabarmena izan dela salatu dute langileek, enkargu berriak hartzeko aukerak galdu eta enpresaren norabidea zuzentzeko ahaleginik ez egitea leporatuz.

  Uztailaren 19an azalpenak emateko bilera eskatu zuten langileek, idatziz, baina ezezkoa jaso zuten. Egun berean bulegoan zituzten gauzak hartu eta alde egin omen zuten enpresa arduradunek. Langileak zeregin askorik utzi zituzten, eskaera berriak tramitatu ezinda eta egindako lana ezin atera. Azken aste hauetan BATUAK S.L. hartzekodunen lehiaketan sartu da, concurso de acreedores deritzonean. Prozedura hasi berri dela jakinarazi du ELA sindikatuak eta hartzen duen norabide zain daudela gaineratu dute. Horren arabera erabakiko dute langileek zer egin. Edozein erabaki hartzen dutela ere, ELA sindikatua alboan, langileen interesak defendatzen, izango dutela berretsi du Deba eskualdeko ordezkariak.

  17 langile zeuden uztailean BATUAK enpresan. Lantegian zuten lan karga txikia aurrera ateratzen aritu dira azken egunotan, baina enkarguak betetzeko puntuan dira. Orduan etxera joango dira langileak, eskaera berriak hartzea debekatuta baitute.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!