Oñatiko udala

Barrakak Korpusetan itzuliko dira plaza ondoko jolasgunera

2022/05/31
Card image cap
Lau kaseta, txurreria eta 7 atrakzio izango dira

  Astebete egingo dute barrakek Oñatin Korpus jaixak tarteko, ekainaren 15ean iritsiko dira eta 21ean joango dira. Aurreko asteburuan, ekainaren 11 eta 12rako antolatu den Topagune Feministak baldintzatu ditu datak, gune nagusia plazako pilotalekua izango baita.

  Epe estu horrek ferialariekin zuzenean negoziatzera eraman ditu udal teknikariak eta Oñatin ezagunak diren atrakzio eta kasetak itzuliko dira Korpus aurreko asteazkenean, ekainaren 15ean. Lau kaseta, txurreria eta hainbat barraka mekaniko nahiz ohe elastikoak, txiki park-a eta jumping-a kokatuko dira plaza ondoko jolasgunean. Ekainaren 20ean, astelehenean, barraka txartelak euro batean egongo dira eta ekainaren 18an berriz, keinu sinbolikoa egingo da eta barraketako argiak eta musika tarte batean itzaliko dira, aniztasun funtzionala duten haurrak gogoan. Halako estimulu intentsuek traba egiten diete haur hauei, oso urduri jarriz. Bi orduko etenaren bitartez gizartea sentsibilizatu nahi da.

  Barraka eta kaseta bakoitzak hartuko duen lekuaren araberako udal tasa ordainduko du eta astebeteko egonaldiagatik 2.253 euroko sarrera izango du Udalak. Korpusetan etor daitezen zuzenean negoziatu da ferialariekin baina San Migel jaietara begira, deialdi publiko irekia egingo da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!