Barkamen eskeak zuzenbidean duen tokia aztergai Lege Soziologia Institutoan

2016/05/06
Card image cap

  Gatazka bat gainditzea helburu duen justizia transizionalean biktima eta hauen minen errekonozimendua eta barkamen eskea oinarrizkotzat jotzen dira. Unibertsitate zaharrean atzo hasi zen mintegian ordea, haratago joatea dute helburu, eta barkamen eskeak duen esanahi eta balorea ikuspuntu transbertsal eta multidisziplinar batetik aztertzen ari dira. Alegia, zer gertatzen den barkamen eskaera ematen den kasuetan eta nola erantzuten dioten horri justiziak eta lege arau ezberdinek.

  Holanda, Australia, Kanada, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta Euskal Herritik bertatik etorritako 21 aditu ari dira gaia eztabaidatzen unibertsitate zaharrean. Gaia, lau eztabaida zutabe nagusitan bildu da: barkamen eskearen esanahi eta balorea; barka eskea, zuzenketa eta erreparazio bide gisa; barkamena justizia teorien baitan eta barka eskearen inpaktua eta legediek barkamenean duten eragina.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!