"Badator udaberrixa" kanpaina berria hasi du Txanda dendarien elkarteak gaur
2018/03/21
Martxoaren 21etik 28ra, 30 €ko 90 sari banatuko dira
Zuzeneko sariak dira dendarien elkarteak antolatu duen promozio kanpaina berriaren oinarria. Erosketak egiten dituztenei boletoak banatuko zaizkie eta horietako 90ek 30 €ko saria izango dute. Deskontua, hurrengoko erosketa batean egingo zaie.
Udaberria hasi berritan erosleak animatu eta saritu nahi ditu Txanda dendarien elkarteak. Horretarako astebeteko iraupena izango duen promozio berezi hau antolatu du. Gaur, martxoaren 21etik 28ra bitartean, 2700 € saritan banatuko ditu Txanda elkarteak.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!