Oñatiko udala

Babes sarea jarri da unibertsitate zaharreko fatxadako hainbat elementu inguratuz

2022/09/23
Card image cap
Apurtu eta jausteko arriskua duten guneak babestu dira, zaharberritze lanak egin bitartean

  Alarma abuztuan piztu zen unibertsitaterako sarrera nagusiaren gainaldeko pilastra zati handi bat jausi ondoren. Eraikinaren jabe den Foru Aldundiak azterketa teknikoa eskatu zion Petra etxeari eta hartu ziren harri-mostren laborategi emaitzen zain, fatxadako hainbat elementu sarez babestea erabaki zen.

  Babes sareak atzo bertan jarri ziren sarrera nagusiaren gainaldean dagoen unibertsitatearen fundatzailearen irudi, aldameneko armarri eta alboko zutabeetako zenbait elementuren inguruan. Sareek apurtu daitezken harriak eusten dituzte baina ez dute ikusmena oztopatzen.

  Sarea behin behineko babes neurria da zaharberritze lanak egin bitartean. Zer lan, nola eta zein kosturekin zehazteak eta esleipen prozesuak luze jotzea aurreikusten baitute Aldundiko arduradunek.

  San Migel eta Errosarixo jaixetan jende asko ibili ohi da unibertsitate zaharrean eta aurrealdeko plazan. Txosnagunea bertan muntatu da eta Herri Egunean ere, artisau azoka, lore, barazki eta fruta erakustaldia eta saltokiak unibertsitate barruan zein kanpoaldean kokatzen dira. Udalak muntaia betiko moduan egin ahal izateko baimena eskatu dio Foru Aldundiari. Erantzunaren zain, Sancti Spiritus unibertsitateko hainbat elementu sarez babestu dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!