Babes hesiak jartzen ari dira Olakua auzoan

2022/05/05
Card image cap
Hiru gunetan jarriko dira errekara jausteko arriskua mugatzen duten elementuak

  Udal brigadako langileak ari dira egurrezko hesiak jartzen. Auzoa zeharkatzen duen Olabarrieta errekaren ibilgua begiratu da eta zenbait lekutan errepidearen kontra, tarteko gune edo babesik gabe dagoela ikusi da. Hiru gune konkretu identifikatu dira: Olakua 17 zenbakidun eraikinaren atzealdean eta Natur eskolara pasatzeko zubiaren segidan beste bi gunetan. Azken hauetan jada babes hesiak jartzen hasi dira. Lanak aste honetan, edo datorrenaren hasieran, amaitzea espero da.

  Istripua gertatu zen orain bizpahiru urte orain hesiz babesten ari diren gune horietako batean. Ilunetan, autotik jaitsi zen adineko emakume bat errekara jausi zen. Egoera errepikatu ez dadin egurrezko babes hesiak jartzen ari dira Olakua auzoan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!