Azokako saltzaile eta erosleentzat neurri bereziak hartu ditu udalak
Covid-19 birusak sortu duen egoeraren eraginez, neurri bereziak hartu dira zapatuko berdura azoka egiteko. Ekoizle-saltzaile eta erosleentzako babes neurriak hartu dira:
Ekoizle-saltzaileentzako oharrak
- Zama lanak egiteko segurtasun neurriak hartu beharko dira (gutxieneko distantzia: 1.5 metro)
- Postu bakoitzeko saltzaile bakarra
- 70 urtetik gorakoak edo arrisku taldekoetakoak (gaixotasun kronikoak, organo transplantea dutenak, arnas arazoak dituztenak…) ezin dira saltzen egon
- Eskularruak erabiltzea derrigorrezkoa da (saltzaileek ekarri beharko dituzte)
- Saltzaile bakoitza aurrez egokitu zaion lekuan jarri beharko da
- Salmenta postuetan bi mahai egongo dira: bat, eroslea eta saltzailearen artean (hutsik, erositako produktuak emateko); eta, bestea, saltzailearen atzean (elikagaiak gordetzeko)
- Elikagaiak, ekoizleak soilik ukituko ditu eta erosleentzat ez dira eskuragarri egongo
- Mahaiak garbi egon behar dira, uneoro
Kontsumitzaileendako oharrak
- Zubikoa kiroldegiko kantxa urdinean egingo da azoka
- Familiako, pertsona bakarra
- Azokara ez dira joango ez umeak, ezta 70 urtetik gorako pertsonak ere
- Arrisku taldeetako pertsonak ez joatea gomendatzen da: bihotzeko gaitzak dituztenak, organoren bat transplantatua dutenak, arnasketa arazoak dituztenak…
- 1,5 metroko gutxieneko segurtasun distantzia egongo da saltzaileen eta erosleen artean
- Debekatuta dago elikagaiak ukitzea
- Erosleei banaka eskainiko zaie zerbitzua, eta 1,5 metroko distantzia bermatuko da ilaran atzean dituenen artean
- Sartu aurretik eskuak garbitu behar dira
- Sarrera bakarra egongo da, baita irteera bakarra ere
- Ordutegia: 8:00-13:30 (14:00etarako herritar guztiek kanpoan egon beharko dute)
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!