Oñatiko udala

Orga bat zozkatuko da hilero berdura azokan

2019/01/04
Card image cap
Bertako ekoizleen lana eta produktuak ezagutzera ematea da helburua

  Pasa den zapatuan Gabonetako hiru saski banatu ziren azokan, abenduan erosketak egin zituzten bezeroen artean zozketa eginda. Sarituak, Margarita Olalde, MªAngeles Urzelai eta Begoña Barrón izan ziren.

  Zozketa berriak izango dira datozen hilabeteetan, urtarriletik maiatzera bitartean, hilero, orga edo karro bana zozkatuko delako. Bertako ekoizleen lana ezagutzera eman eta bertako eta garaiko produktu horiek balioan jartzea da helburua. Eta bertara doazen erosleen artean erositako modu erosoan eramateko orga edo karroak zozkatuko dira. Zozketan parte hartzeko bertako ekoizleen salmenta postuetan eskuratutako izen-emate txartelak bete beharko dira, abenduan egin zen bezala.

  Larunbateko azoka biziberritzeko ahaleginean ari dira ekoizle-saltzaileak eta udala. Irudi berria sortu zen irailean eta irudi horrekin apaindutako erosketa poltsa berrerabilgarriak egin eta banatu ziren. Zozketak ere martxan jarri dira eta tarteka, musika eta ikuskizun txikiak egingo dira. Guztia, esan bezala, udala eta bertako ekoizle-saltzaileen artean sortu den elkarlan dinamikaren emaitza da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!