Auzoetako traste zahar bilketa zerbitzua martxan jartzea

2012/09/25

  2003. urtea geroztik auzoetako traste zahar bilketa zerbitzua Udal langileek eman izan dute hilaren bigarren ostegunean (jai eguna balitz aurreko egunean).

  Udal brigadak erabiltzen duen kamioia matxuratu zenetik, zerbitzua etenda egon da. Orain, Hirigintza eta Zerbitzuak sailetik jakinarazi digutenez, zerbitzua berrezartzeko moduan dagoela Udala, kamioi berria erosi delako. Ildo beretik gaineratu digute irailetik aurrera zerbitzua martxan jarri ahal izango litzatekeela.

  Hau dela eta, 2012ko uztailaren 26ko Tokiko Gobernu Batzarrean erabaki zen etenda egon den auzoetako traste zahar bilketa zerbitzua irailetik aurrera berriro abian jartzea.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!