Auzo-koposta egiteko bigarren deialdian, 13 talde sortu eta 89 herritarren eskaera bideratu dira.

2014/05/30
Card image cap
San Martinen gune berria egokituko da.

  Iazko lehen deialdi nagusiaren ondotik, itxaron zerrendan geratu ziren herritarrei, auzo-konposta egiteko asmoarekin jarraitzen ote zuten galdetu zitzaien martxoan.

  Ia 100 herritarrek programan jarraitzeko interesa azaldu zuten. Gehienei, iaz egokitu ziren auzo konposta guneetan lekua egin zaie, konpostagailuak jarri eta talde berriak sortuz. San Martin inguruan bizi direnei zuzenduta, zazpigarren gune bat eratuko da. Baina badira, beste gune berri batzuk sortzea eskatu dutenak ere. Gune horietarako eskaerak ordea oso dispertsoak dira eta oraingoz, batera ezinak. Horretxegatik proposamen horiek gordetzea erabaki da, etorkizunean gauzatu daitezkeelarik.

  Hala, auzo-konposta egiteko asmoa berretsi zuten herritar gehienei esan bezala, hartarako aukera eman zaie.

  Astean zehar, talde berrietako partaideekin bilerak egin dira auzo-konposta guneetan bertan eta erabilerari buruzko argibideak eta informazio gidak banatu zaizkie. Talde arduradunak ere izendatu dira. Bide batez, hondakinen tasan % 25eko hobaria eskatzeko aukera dutela jakinarazi zaie. Hori eskuratzeko dena den, hondakin organikoak zintzilikariora ez ateratzeko baldintza bete behar dute. Hobaria jasotzeko eskaera udal bulegoetan egin behar da eta azken ur erreziboa eraman behar da.

  Iazko lehen kanpainan, 180ren bat familia hasi ziren auzo-konposta egiten. Bigarren honetan parte hartu duten berriak kontutan hartuta, ia 270 familia dira. San Martin ingurukoak dena den, oraindik ez dira hasi, hartarako gunea prestatu behar baita. Hilabeteko epean egitea aurre ikusten da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!