Oñatiko udala

Auzo-konpost guneetan eguneko mantenua egiteko zerbitzuaren kontratua aztertuko da Tokiko Gobernu Batzarrean

2022/10/13
Card image cap
Abal itzulpena, dirulaguntza eta bestelako ordainketa kontuak ere azalduko dira

  Herrian dauden auzo-konpost guneetako eguneroko mantenu arrunta egingo duen enpresa kontratatzea helburu du Udalak. Kontratu laburra izango da, urte amaierarekin, abenduaren 31an bukatuko dena. Konpost-kutxetara herritarrek eramandako hondakin organikoa nahastu, egituratzailea bota, hezetasuna kontrolatu eta errefusa zatiak bertatik ateratzea izango da zerbitzuaren zeregin nagusia. Baina konpostatze prozesua kontrolatu eta mantentzeaz gain, gunearen intzidentziak jaso eta Udalari jakinaraztea eta material egituratzaile kutxa txikietan behar beste dagoela kontrolatu eta behar denean betetzea ere eskatzen da. Konpostatze prozesua egoki egiteko teknikari baten formakuntza jasoko du langileak. Auzo-konpost guneetan eguneroko mantenu arrunta egiteko zerbitzua Urbil S.L enpresa kontratatzea proposatuko da gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean.

  Diru kontuak ere aztergai izango dira arratsaldeko bileran: abal baten itzulera, dirulaguntza onartzea eta Oñati bonoen hirugarren ordainketa egitea proposatuko da.

  2015eko azarotik 2022ko uztailera bitartean herriko lorategi eta berdeguneetako mantentze lanen zerbitzua Oñatiko lorategiak ABEE UTEak bete zuen. Kontratua amaituta, badaezpada jarri zen 38.000 euroko abala itzultzea eskatu dute aipatu UTEa osatzen duten hiru enpresek. Enpresa berriak sustatzeko dirulaguntza eskaera eta herriko merkataritza sustatzeko erosketa bonoen hirugarren ordainketa egitea ere aztertuko da gobernu taldearen gaurko bileran.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!