Auzo edo auto-konposta egiten duten 495 herritarrek zabor tasaren %25eko hobaria jasoko dute.

2013/09/10
Tasa murrizketa hori hirugarren hiruhilabetekoari dagokion erreziboan aplikatzeko bitartekoak egingo dira.

  Izan ere, Gipuzkoako Urak enpresa arduratzen baita gurean ur-erreziboarekin batera estolderia eta zabor tasa kobratzeaz. Hala, udal  gobernu taldeak onartu dituen eskaeren berri emango zaio hobariaren aplikazioa gauzatu dezan.

  Hondakin organikoen kudeaketa beren kontura egiten duten herritarren ahalegina saritzeko asmoz, zabor-tasan %25aren hobaria eskuratzeko aukera jaso zen ordenantza fiskaletan. Hala auto-konposta edo auzo-konposta egiten ari diren 516 herritarrek hobari-eskaera orria bete zuten. Eskaera horietatik, gehienak, 495 onartu dira. Ukatu diren 21kasuetan, arrazoia, etxebizitzan inor erroldatuta ez egotea izan da. Hori baitzen udalak eskainitako hobaria eskuratzeko baldintzetako bat, etxebizitzan norbait erroldatuta egotea. Beste bi baldintza ere bete behar ziren: konposta egiteko konpromiso idatzia aurkeztea eta kubo marroia ez erretiratzea.

  Baldintza horiek bete dituzten ia 500 herritarren izena eta datuak zehazten dituen zerrenda Gipuzkoako urak enpresari emango zaio hurrengo erreziboan jada hobaria aplikatu dezan. Okerrik ezean, urrian bideratuko den urteko hirugarren hiruhilabetekoari dagokion erreziboan gauzatuko da. 

  Hobaria eskatzerakoan jada, baldintzak betetzen zituztenei eskaera onartuko zitzaiela esan zitzaien, beraz, printzipioz ez zaie bestelako jakinarazpen ofizialik bidaliko udaletik. Ukatu egin zarenei ordea bai. Horiei, hobaria zergatik ezeztatu zaien jakinaraziz gutuna bidaliko zaie.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!