Oñatiko udala

Auzitegi Nazionalak tramitera onartu du Fan Hemendik kolektiboaren aurka Union de Guardias Civiles elkarteak jarritako salaketa

2016/07/15
Card image cap

  Salaketa, ekainaren 29an aurkeztu zen Madrilgo instrukzio epaitegi nagusietan eta Auzitegi Nazionalak tramitera onartu duela kaleratu zuen NAIZ agerkari digitalak atzo.

  Unión de Guardias Civiles elkarteak bere web orrian salatzen duenez, ekainaren 18an egin zen kontzentrazioak  Oñatiko kuarteleko guardia zibilak eta beren familiak, mehatxagarri eta bidegabea den presiopean jarri zituen.

  Ekainaren 18a Fan Hemendik eguna izan zen eta kolektiboa salatu duen guardia zibilen elkarteak auzitegian jakinarazi duenez, manifestazioa egin zen herrian zehar eta amaieran, parodia-antzerkia kuartel aurrealdean. Gainera, ekintzak iragartzeko marrazki bizidunetan oinarritutako bideoak osatu ziren eta horietan, Oñatin dauden guardia zibilak xamur identifikatu daitezkeela dio elkarte salatzaileak.

  Auzitegi Nazionaleko bigarren instrukzio epaitegiak tramitera onartu du salaketa eta auzitegira atxikitako polizia judizialari txostena egitea eskatu dio. Horren arabera erabakiko ei da salatutako mobilizazioetan terrorismoa goraipatu zen ala ez.     

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!