Oñatiko udala

Autonomoen jubilazioari eta negozioen transmisioari buruzko informazio jardunaldiak antolatu ditu Mankomunitateak

2023/01/16
Card image cap
“Geroa bermatuz” saioak Oñatin, Arrasaten eta Bergaran egingo dira

  Debagoieneko Mankomunitateak, eskualdeko udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiarekin elkarlanean, Geroa bermatuz jardunaldiak antolatu ditu, otsailerako. Autonomoen erretiroaz eta negozio txikien transmisioaz aritzeko bi ordu eta erdiko bi saio antolatu dira eskualdeko hiru herri handienetan: Oñatin, Arrasaten eta Bergaran.

  Negozio txikien jabeei, bost urteko epean erretiroa hartu, edo beste arrazoiren bat tarteko, jarduera uzteko asmoa dutenei edota negozioaren transmisioa arrakastaz egiteko jarraitu beharreko urratsak ezagutu nahi dituztenei zuzendu dira Geroa bermatuz jardunaldiok. Parte hartzen dutenei, gainera, beraien negozioaren transmisioari buruzko bakarkako aholkularitza pertsonalizatua eskaintzen zaie.

  Autonomoen jubilazioaz eta negozio txikien esku-aldaketa edo transmisioaz aritzeko saioak Arrasaten, otsailaren 6 eta 13an egingo dira, eta Bergaran, otsailaren 8an eta 15ean. Lau saio hauek gazteleraz egingo dira. Oñatin berriz, argibide saioak euskaraz izango dira, otsailaren 9an eta 16an, Bidebarrieta kaleko Euskaldun berria aretoan. Tailer guztiak 14:00etatik 16:30etara izango dira eta doan diren arren, izena ematea eskatzen da. Plazak mugatuak dira eta gutxieneko partaide kopurua behar da tailerrak aurrera egin dezan. Izena eman edo informazio gehiagorako, Debagoieneko Mankomunitateko Garapen Agentziarekin harremanetan jarri behar da, honako telefono zenbakian: 943 79 30 90.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!