Autonomoen jubilazioa eta negozio txikien eskualdatzeari buruzko hitzaldiak antolatu ditu Mankomunitateak

2022/03/04
Card image cap
Martxoaren 28an eta apirilaren 4an izango dira “Geroa bermatuz” izenpean

  Debagoieneko mankomunitateko garapen agenziak tarteka antolatu ohi ditu informazio saioak autonomo eta enpresari txikiei zuzenduta, oraingoan, erretiroa eta negozioen transmisioa jorratuko da.

  Martxoaren 28an, autonomoen jubilazioaz arituko dira Mankomunitatearen egoitzan. Noiz hasi behar da jubilazioa planifikatzen? Zein adinetan har dezakezu erretiroa? Zenbat urte kotizatu behar dira? Zenbat kobratzen du autonomo batek jubilazioan? Horiek dira, besteak beste, lehenengo hitzaldian jorratuko diren gaiak.

  Apirilaren 4an izango den bigarren hitzaldian, berriz, negozio txiki bat eskualdatu nahi izanez gero kontuan hartu beharreko puntuak landuko dira, eta balorazioaz, langileez, alokairu kontratuaz eta erosleari eskaini beharreko informazioaz xehetasunak emango dira.

  Aurrez aurre egingo diren bi hitzaldi hauek Arrasaten, Mankomunitatearen egoitzan izango dira, 9:30tatik 13:30tara. Doanik dira baina plazak mugatuak direnez izena eman behar da mankomunitateko garapen agentziara deituta: 943 793 090 telefono zenbakira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!