Oñatiko udala

Autolesioaren eta suizidioaren prebentzioa aztergai Guraso Eskolaren azken hitzaldian

2022/05/06
Card image cap
Bigarren hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzenduta dago

  Guraso Eskolaren ikasturte honetako azken hitzaldia maiatzaren 16an izango da eta hauxe bertan jorratuko den gaia: Autolesioaren eta suizidioaren prebentzioa gazteengan eta nerabeengan.

  Zer dira lesioak? Zer dira jokabide suizidak? Zein dira arrisku-faktoreak eta zein alerta-seinaleak? Zer egin autolesiorik izanez gero edo hiltzeko ideia hitzez adierazten denean? Galdera horiei eta beste batzuei buruz hausnatzeko online saioa izango da. Kasurik ohikoenak azalduko dira, oraientazioa eskainiko da eta partaideek izan ditzaketen zalantzak argituko dira.

  Bigarren hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendutako hitzaldi telematiko hau gazteleraz emango da, maiatzaren 16an, 18:15tan hasita. Parte hartzeko izena eman behar da mezu elektronikoa Ainhoa Moiuari bidalita, honako helbidera: ainhoa@onati.eus. Izena emateko azken eguna maiatzaren 12a izango da. Ondoren, hitzaldian sartzeko erabili beharreko plataforma eta klabea jakinaraziko zaie izena emandako gurasoei.

  Guraso eskolak lau hitzaldi eta tailer antolatu ditu 2021-2022 ikasturterako eta Autolesioaren eta suizidioaren prebentzioa gazteengan eta nerabeengan izeneko hau, laugarrena, azkena, izango da. Hitzaldi zikloa amaituta balorazioa egingo dute udala eta herriko ikastetxeetako ordezkariek osatzen duten formazio mahaiko kideek eta ikasturte berrian jorratu daitezkeen gaien lehen zerrenda zehaztuko dute.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!