Auto bat lapurtzen saiatu ziren Olaitturriko aparkalekutik, zapatu ilunkaran

2023/01/23
Card image cap
Jabeak bi gazte topatu zituen ibilgailu barrualdean, motorra martxan jartzeko ahaleginean

  Larunbatean, 20:30ak inguruan, Olaitturrin aparkatuta zuen autoaren bila joan zen herritar batek bi gazte ikusi zituen ibilgailuran barruan. Bertaratutakoan ihes egin zuten eta orduan konturatu zen motorra martxan jartzeko kableak manipulatzen aritu zirela. Kasua Ertzaintzan salatu zuen eta gazteen deskribapena eman zuen, baina ez zen inor atxilotu.

  Domeka arratsaldean berriz, Urrintxo parean, arbola bat sutan zegoenaren abisua jaso zuen Ertzaintzak eta suhiltzaileei deituta, hauek itzali zuten. Udaltzaingoan, bestalde, gas usain handia zegoenaren abisua jaso zen Bidebarrietan kaletik, ostiral arratsaldean, eta bertaratuta, gasa ez baizik eta erregaia, gasolina galtzen zuen auto bat topatu zen inguruan. Jabeari abisua eman zitzaion.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!