Oñatiko udala

Aurtengo udan ez da mezarik izango Urbiako baselizan

2021/07/01
Card image cap
Arantzazun ez dago nahikoa fraide igandero halako konpromisoa betetzeko

  Halaxe jakinarazi digu Juan Inazio Larrea guardianoak.

  2019an jada Urbiako meza garaia murriztu zen; maiatzetik urrira izaten zen baina uztaila eta abuztuko igande eta jaiegunetara mugatu zen, fraide gutxi zeudela eta. Iaz pandemia izan zen mezarik ez ospatzearen arrazoia. Aurten berriz, Arantzazun geroz eta fraide gutxiago egoteak bultzatu ditu Urbian mezarik ez emateko erabakia hartzera, lehentasuna Arantzazu bertako elizkizunek baitute.

  Uztailaren 31a, San Inazio eguna, Urbian berezia dela jakinekoa da, Partzuergoak festa egiten baitu bertan. Aurten halakorik egingo ote den ez dakite Arantzazun, baina Partzoneriako ordezkariek meza ospatzea eskatuko baliekete ahalegin berezia egingo luketela adierazi digu Juan Inazio Larreak. Uztailaren 31ko hitzordua airean, aurtengo udan ez da mezarik izango Urbiako baselizan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!