Aurten ez da San Juan surik egingo plazan

2022/06/15
Card image cap
Ekitaldia antolatzeko arduradunik ez da azaldu Udalak egindako deialdira

  2018az geroztik ez da San Juan surik piztu plazan, 2019an Korpus ospakizunarekin bat etorri zelako ekainaren 23a, eta ondoren, pandemiak hala eraginda. Baina 2022an ere ez da piztuko, baldin eta azken orduko sorpresarik ez badago. Hala erabaki du Udaleko Kultura departamentuak arduradun berriak topatzeko deialdi publikoak erantzunik jaso ez duela ikusita.

  Gogoratu, deialdia egin zela, sua piztu eta itzali, hesiak jarri eta kendu eta plazara hurbildutako publikoaren zainketa lanak egiteko arduradun bila. Udala beharrezko baliabideak jartzeko gertu zegoen. Baina ez da inor azaldu eta San Juan surik ez egitea erabaki du Kultura departamentuak, azken orduko eskaintza edo ez-hustekorik ez badago, behintzat.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!