Atzerritarren eta inmigrazio tramiteak egiteko aurretiko hitzordua beharko da aurrerantzean

2019/03/27
Card image cap
Eskaera, internet bidez egin ahal izango da

  Donostiako Pio XII.a plazan kokatzen den Atzerritarren bulegotik jaso da jakinarazpena; atzerritarren eta inmigrazio tramiteren bat egin behar duenak, zerbitzura joan aurretik hitzordua edo txanda eskatu behar du. Horretarako Espainiako gobernuko administrazio publikoaren web atarian sartu behar da. Txanda aldez aurretik eskatzeko neurri hau martxoaren 14an jarri zen indarrean Gipuzkoan. Ordutik derrigorrezkoa da, baldin eta informazioa jasotzeko ez bada. Kasu horretan, zuzenean joan baitaiteke.

  Atzerritarren eta inmigrazio tramiteak egiteko aurrez txanda eskatu beharraren jakinarazpena egin du udal idazkariak eta udaletxeko iragarki taulan ez ezik, etorkinak hartzen dituzten zerbitzu eta kolektiboei bidali zaie, udaleko gizarte zerbitzuei, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!