Oñatiko udala

Atzeratu egin da ELTZIAren ate irekien eguna.

2014/07/11
Card image cap
ETEOko eraikin zaharraren egungo erabileraren erakustaldia, urria-azaro inguruan egingo da.

  Hasieran, uztailaren 19rako finkatu zen ELTZIA prozesuaren ate irekien eguna eta hala jakinarazi zen medioetan, baita hemen, Oñati Irratian ere. ETEOko eraikin zaharrari gaur egun ematen ari zaion erabilera herritarrei aurkeztu nahi zitzaien, proiektuaren nondik norakoak azaltzearekin batera. Bai horretarako oraindik, baldintza egokiak ez daudela ikusi dute egungo erabiltzaileek, Bagarak eta Udalak eta eguna, Oñatiko jai ostera atzeratzea erabaki dute.

  Herritarrek ELTZIA prozesua bertatik bertara ikusi eta ezagutzea zen ate irekien egunaren helburua. Bai eraikinaren erabilera, baita proiektuaren egoera ere. Baina gaiaz egindako hausnarketaren haritik, orain une egokia ez dela ondorioztatu parte hartzen duten talde eta erakundeek. Alegia, ELTZIA ez litzatekeela behar den bezala aurkeztuko.

  Bertan lanean dabiltza norbanako, eragile eta herri-mugimenduak euren txokoak atontzen dabiltza oraindik. Gainera, kontutan hartu behar da momentuz daukaten tokia probisionala dela, prozesua gauzatutakoan dagokiela erabiliko duten gunea erabakitzea. Parte hartzaile asko gainera, oraindik ez dira eraikina erabiltzen hasi.

  Testuingurua eta baldintzak aztertuta eta ondorio berdinera heldu ziren erabiltzaileen taldea, prozesua dinamizatzen ari den Bagara elkartea eta eraikinaren jabea den Udala. Alegia, uztailaren 19an ate irekiak eginez gero ELTZIA ez litzaiekeela behar den bezala aurkeztuko herritarrei. Udan zehar eta kurtso hasieran, guneak hobeto atondu eta urteko dinamika bertan hasteko asmoa dute zenbait taldek. Horrek, proiektua azaldu eta zabaltzeko baldintza egokiagoak sortuko dituela ikusiz, ate ireki jaia, atzeratzea erabaki da.

  Oñatiko jaien ostean ELTZIAk bizitza eta mugimendu gehiago izango duenaren ustean, ate irekien jaia urria-azaro inguruan egitea erabaki da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!