Oñatiko udala

Atez atekoari buruz informatzeko mankomunitateak kontratatu dituen 8 lagunak lanean ari dira jada.

2012/07/11
Herriko komertzio eta enpresetako hiri hondakinen datuak eguneratu eta beharko dituzten ontzien errolda egiten ari dira.

  Informazaileak Oñatin eta Bergaran hasi dira lanean. Uztailean zehar denda, jatetxe, taberna eta lantegiak bisitatzen ari dira bakoitzak sortzen dituen hondakin mota eta kopuruak aztertzen. Horren arabera, hondakinak gaika biltzeko zein azpiegitura, zein ontzi beharko duten ikusi eta proposatzen ari dira.

  Lehen errolda hau osatuta, herritarrei zuzendutako informazio bulegoetan hasiko dira zalantzak argitzen. Hala aurreratu dute informatzaileek.

  Egiten ari diren lehen bisita hauetan harrera ona jaso dute informatzaileek. Jendeak, gauzak ondo egiteko gogoa duela azpimarratu digute.

  Dagoeneko lanean diren 8 informatzaile horietatik lau Oñatin ari dira. Orain kalean ari dira lokal eta enpresa ezberdinak bisitatzen baina irailetik aurrera Kale Zaharrean eta San Lorentzon egokituko diren bulegoetan arituko dira herritarren zalantzak argitzen. Bi bulego hauek, kale Zaharreko 14an, Egaña okindegia izandako lokalean eta San Lorentzoko 10 zenbakian, Artxubi tabernaren ondoan daude.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!