Atez ateko hondakinen bilketaren lehen egunaren balorazio oso positiboa egin du Udal Gobernu taldeak.

2013/07/02
Herritarrak zoriondu egin ditu erakutsitako arduragatik.

  Udal Gobernu Taldeak oso positiboki baloratu du atez ateko hondakinen bilketa sistemak lehen egunean izan duen erantzuna. Intzidentzia nabarmenik ez zela izan adieraziz, guztia normaltasun osoz igaro zela azpimarratu da komunikabideetara zabaldu den lehen balorazio idatzi laburrean. 

  Herritarrak ere zoriondu nahi izan dituzte, hondakinen bilketa sistema aldatu den lehen egunean erakutsitako arduragatik.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!