Atez atekako sistema martxan jartzeko beharrezkoak diren ontzien banaketa gaur amaitzen da.
Atzora arteko datuen arabera bataz beste %93ak jaso dute ontziak. Hartu ez dutenen %7an barruan hutsik dauden etxe bizitzak ere badaude. Beraz, okupatuta dauden etxeetaz hitzegiten badugu ontziak jasotzera pasa direnak %97raino iritsi daitezke (Ugarkalde, San Martin eta etxe hutsak apenas dauden auzoetan lortutako emaitzak).
Udal Gobernu Taldetik balorazio oso positiboa egiten dugu eta eskerrak eman nahi dizkiegu banatze lanetan aritu diren bolondres guztiei bereziki. Baita sektore batzuetatik egindako boikot deiari jaramonik egin gabe gerturatutako herritarrei. Garbi geratu da herrikoa ez den plataforma batek egindako deiak ez duela oihartzunik izan.
Oraindik ontziak jaso ez dituzten herritarrek aukera izango dute inzidentzia gunetik pasa eta hartzeko. Inzidentzia gunea kiroldegian antolatu dugu eta ostirala arte egongo da zabalik 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 20:00etara.
UDAL GOBERNU TALDEA
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!