Oñatiko udala

Astelehenean irekiko da espazio publikoak hobetzeko planaren inguruko erakusketa.

2012/10/17
Card image cap
8 proposamenen artean lehentasunak finkatzeko herritarren iritzia jaso nahi du udalak.

  Horretarako, panel bidez, espazio publiko bakoitzerako LKS enpresak udalari proposatu dizkion hobekuntzen inguruko informazioa emango da eta herritarrei, inkesta bat betetzea eskatuko zaie.

  Udalaren eskariz, herriko espazio publikoak optimizatzeko azterlana egin zuen LKS-k udaberrian. Guztira, 24 espazio aztertu zituen funtzionalitatea, segurtasuna eta irisgarritasunaren ikuspegitik, besteak beste.

  Aztertutako 24 gune horietatik 14k ondo betetzen dute beren funtzioa, LKSren ustez. Eta aldiz, hainbat aktuazio proposatzen ditu gainerako 10 guneak zaharberritu, egokitu eta berauen erabilera areagotzeko asmoz. 10 gune horietatik 8 dira astelehenean irekiko den erakusketan landuko direnak: Kalegoiena, Olaiturri, Etxaluze, Foruen enparantza ingurua, Errementari Plaza, Ramon Irizar, San Lorentzo eta San Martin inguruak.

  Bakoitzari buruzko panel informatibo bana jarriko da zein egoeratan dagoen eta hobetzeko zein proposamen egin diren argituz. Informazio hori modu laburtuagoan esku-orri batean ere jasoko da. Triptiko berean iritzia emateko galdeketa txiki bat izango du bisitariak.

  Horixe baita erakusketaren helburua: Herritarrei informazioa eman bai baina aldi berean hobekuntza proposamen ezberdinen arteko lehentasunak finkatzeko iritzia jasotzea.

  Espazio publikoak hobetzeko planaren inguruko erakusketa, Santa Ana aretoko sarrerakoan kokatuko da. Astelehenean irekiko da eta azaroaren 19ra arte ikusteko aukera izango da, ordutegi zabalean gainera, egunero, goizeko 10etatik iluntzeko 8etara irekiko baita.

  Erakusketa gunean ez ezik, honi buruzko triptikoak beste udal eraikin batzuetan ere jarriko dira: udaletxean, Zubikoa kiroldegian eta kultur etxean esaterako. Leku hauetan ere, informazioa jaso eta iritzia emateko aukera izango da.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!