Astelehenean hasiko dira Torreauzoko bidegurutzean semaforoak jartzeko lanak

2017/11/17
Card image cap
Egokituko diren errail alternatiboetatik bideratuko da trafikoa

  GI-2630 errepidean, Torreauzorako sarbide inguruan, semaforoak jartzeko lanak astelehenean hasiko direla jakinarazi dute Foru Aldunditik. Girder ingenieros enpresak egindako proiektuaren arabera Urbieta industria gunearen eta Torreauzorako sarbidearen artean, semaforo bidez araututako oinezkoen pasabidea egingo da. Bi semaforo jarriko dira; Zubillagarako noranzkoan 60 Km/h abiadura muga adierazten duen seinalearen parean eta Oñatirako noranzkoan, Eguzkialde pabilioiaren parean. Errepidearen asfaltoa egokitzea ere aurre ikusten du proiektuak, gerta litezkeen balaztada edo frenazo kasuetan gurpilei hobe eusteko. Abiadura moteldu eta semaforoa adierazten duten seinale bertikalak ere jarriko dira.  

  Astelehenean hasiko dira semaforoak jarri eta bestelako lan osagarriak. Trafikoari zuzenean eragingo diote eta ibilgailuak aldian-aldian egokituko diren errail alternatiboetatik bideratuko dira. Gidariei, arretaz ibiltzeko gomendioa egiten zaie.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!