Oñatiko udala

Astelehenean egingo da udal ikuskatzaile-jakinarazle lanposturako 2. azterketa

2021/06/17
Card image cap
Hautagai bakarrak dihardu hautaketa prozesuan

  Bi hilabete eta erdiko etenaren ondoren berrekingo zaio ikuskatzaile-jakinarazle lanpostua betetzeko hautaketa prozesuari, aurreko azterketa apirilean egin baitzen. Astelehenerako finkatu den bigarren azterketa teoriko-praktikoa izango da eta lanpostu deialdiarekin batera argitaratu zen gaitegian oinarrituko da. Honen ondoren, azken proba bat egon liteke, euskarari dagokiona, baldin eta hautagaiak eskatzen zen 3. hizkuntza eskakizuna agiri bidez egiaztatu ez bazuen. Egiaztagiria presentatu bazuen, astelehenekoarekin amaituko da oposizio aldia.
Asteleheneko azterketa udaletxean egingo da, 9:00tan.

  Udalak kontratatuko duen ikuskatzaile-jakinarazlea udaleko Hirigintza, Zerbitzuak eta Landa Garapen eta Ingurumen departamentuen esanetara arituko da. Bere egitekoak izango dira adibidez, obra nahiz hirigintzako arau-hauste salaketak ikuskatzea, auzoetako obra-inbertsioak ikuskatzea, auzokonpost guneetako jarraipen eta kontrola egitea, nahiz baratza parkearen jarduna jarraitu eta ikuskatzea. Tabernetako terrazen eta zoru-publikoaren okupazioa eta asteroko azokaren jarraipena ere egin beharko du, besteak beste.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!