Asteko azoka egubakoitzean egingo da
Uztailaren 31a, San Inazio eguna jaiegun ofiziala izaki, azokako ohiko baserritar eta saltzaileak bezperan etorriko dira. Aste honetan beraz, asteroko azoka aurreratu eta ostiralez egingo da. Egun aldaketaren berri ematen zuten kartelak saltokietan jarri zituzten zenbaitek larunbatean.
Ohikoa da gurean jaiegunen bat zapatuarekin datorrenean asteroko azoka bezperara aurreratzea. Aste honetan ere halaxe egingo da. Pasa den maiatzaren 1ean ere antzera gertatu zen.
Aste honetako azoka aurreratu eta egubakoitzean egingo denez ez dago zehazterik zenbat eta zein saltzaile egongo diren, batzuek ostiraletan beste azoka batzuetara joaten baitira. Baina gogoan hartu aste honetako azoka zapatuan ez baizik eta ostiralean egingo dela gurean.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!