Asteburu eta jai-egunetara zabalduko da Eguneko zentroaren eskaintza, larunbatetik aurrera
Hainbat erabiltzaileren eskaera zen Eguneko zentroaren zerbitzua asteburu eta jai-egunetara zabaltzearena eta bertako arduradunak gaia aztertzen hasita zeuden, Covid-ak guztia bertan behera uztea ekarri zuenean. Azken hilabeteetan berriro lantzen aritu dira eta zerbitzu berria uztailarekin bat sartuko da indarrean. Asteburu honetatik aurrera jada, Eguneko zentroko 12 erabiltzailek asteburu eta jai-egunetako zerbitzua ere jasoko dute, astelehenetik ostiralekoaz gain.
30 plaza ditu San Martingo Eguneko zentroak eta guztiei, asteburu eta jai-egunetako zerbitzua erabiltzeko aukera eskaini zaie, zehaztuz, asteburuko zerbitzuak 12 plaza dituela. Kopurua, Foru Aldundiak finkatzen du. Dauden plazak baino eskaera gehiago jaso dira eta zentroko eta Aldundiko ordezkariek balorazioa egin dute, erabiltzailearen antzinatasuna, profila eta familia egoera aztertuta. Plaza lortu ez dutenak itxaron zerrendan sartu dira.
Eguneko zentroaren eskaintza asteburu eta jai-egunetara zabaltzeak lanpostu bat ere sortu du eta sei erizain laguntzaile izango dira zentroan, txandaka lanean, aurrerantzean. Larunbat, igande eta jai-egunetan bi egongo dira.
Iturria: Oñati Irratia
Harpidetu boletinera
Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!