Oñatiko udala

Aste Santuko jai egunetan autobus zerbitzua egongo da Arantzazura

2024/03/27
Card image cap
Udako ordutegia astelehenean sartuko da indarrean

  Bihar, etzi, domekan eta astelehenean Arantzazura autobus izango da. Larunbatean ordea, Herribusak goizeko zerbitzua beteko du herrigunean, ohikoa duenez. Domekara arte, neguko ordutegia beteko du Arantzazuko zerbitzuak eta astelehenean, apirila 1ean, udako ordutegia indarrean sartuko da. Horrek esan nahi du, zerbitzua ordubetez luzatuko dela arratsaldetan.

  Herribusak Arantzazurako ibilbidea domeka eta jaiegunetan betetzen du. Ostegun eta Ostiral Santu egunez eta Pazko astelehenean ere Arantzazura autobusez joan-etorria egiteko aukera izango da. Baina domekara arte, domeka barne, Arantzazura igotzeko azken autobusa 17:30tan irtengo da eta jaisteko azkena, 18:00etan. Pazko astelehenean berriz, apirila hastearekin batera, udako ordutegia indarrean sartuko da eta igotzeko azken zerbitzua 18:30etan abiatuko da eta jaisteko azkena, 19:00etan.

  Apirilaren 1ean indarrean sartzen den udako ordutegiak urria amaierara arte iraungo du Arantzazurako autobus zerbitzuan.

  Eta ordutegi kontuak aipatzen hasita, gogoratu, domeka goizaldera ordularia aldatu beharko dugula; goizaldeko ordu bietan hirurak jarri beharko dira. Urtean zehar egiten diren bi ordu aldaketen lehena gauzatuko da asteburuan, zapatutik domekako gauean. Domekan, goizaldeko ordu bietan ordubete aurreratu beharko ditugu erlojuak. Horrela, ordu bietan, hirurak izango dira eta ondorioz, domekak ordubete gutxiago, 23 ordu, izango du. Udako ordutegia urriko azken asteburura arte, urriaren 26ra arte luzatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!