Oñatiko udala

Aste honetan hasiko dira kiroldegiko tenis pistetako bat estaltzeko lanak.

2014/09/15
Card image cap
Instalazioak, obrak iraun bitartean itxita egongo dira. Ondorioz, aurten ez da Mikel Deuna tenis txapelketarik jokatuko.

  Kiroldegiko beheko tenis pista da estaliko dena. Uhin formako estalkia egingo da eta honek, tenis pista ez ezik, ikusleentzako harmaila ere babestuko du. Estalkiak, argi naturala sartzen uzten duten panelak izango ditu sabaian. Tenis pistaren gainean 7 metroko altuera hartuko du eta ondorioz, edozein lehiaketa ofizial jokatzeko aukera emango du.

  Baina obrak egiten diren bitartean, bi tenis pistak itxita mantenduko dira. Horrek, urtero iraila-urria garai honetan jokatzen den Mikel Deuna tenis txapelketan eragingo du, aurten ez baita izango.

  Aste honetan, seguruenik asteazkenean bertan hasiko dira tenis pista estaltzeko lanak. Estalkia jarri ordea, urrian jarriko dute. Estalkia jartzeko lanak saihesbidetik egingo direnez, trafikoan eragingo dute. Autoen pasabidea, semaforo bitartez bideratuko da, zenbait egunetan. Egunak oraindik zehaztu gabe daude eta garaiz jakinaraziko da.

  Tenis pista estaltzeko lanok, udaberrian egin asmo ziren arren, esleipen prozesuan izan ziren errenuntziek eta uda kanpainak, udazken atarira atzeratzea eragin dute.  Gaur hasi dira eta abendurako amaitzea espero da. Lanak, PROVISER IBERICA S.L. enpresa errioxarrak egingo ditu 230 mila euroren gehi BEZaren truke.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!