Aste honetan finkatuko da San Martingo baratza parkean libre dauden ortuen zozketa eguna

2015/07/20
Card image cap
Esleipen prozesura onartu eta baztertuen zerrendarekiko alegazioak aurkezteko epea gaur amaitzen da

  8 lagunek eskatu dute San Martingo baratza parkean libre dauden ortuetako bat landatu ahal izatea, baina eskaera bat baztertu egin zen ez zuelako erroldatze antzinatasuna betetzen. Sei hilabeteko antzinatasunez Oñatin erroldatuta egotea eskatzen da. Onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda, orain bi aste argitaratu zen eta gaur arteko epea eman zen erreklamazioak aurkezteko. Oraingoz, ez da halakorik jaso.

  Epea beteta, zozketarako onartutakoen behin betiko zerrenda argitaratuko da eta zozketa eguna jakinaraziko da. Zozketa noiz egingo den aste honetan bertan erabakitzea espero da, zozketa bera, uztailean zehar egin asmo baita. Izan ere, aisialdiko ortuen esleipena, zozketaz egiten baita. Hala egin zen abenduan, udazkenean zehar jaso ziren lehen eskaerekin. Abenduko zozketa horretan 53 baratza esleitu ziren eta deialdi berri honekin, hutsik geratu ziren 21ak adjudikatu asmo ziren, baina eskaerak gutxiago izan dira, beraz, hainbat ortu hutsik, eman gabe geratuko dira berriro.

  San Martingo baratza parkeaaren inguruko bizilagunen kexak tarteko, erabilera ordutegian aldaketak egitea proposatuko du Udal Gobernu Taldeak.

  Bizilagunek, sitsaren erabilera eta makineria ordutegia arautzea eskatu dute, usain txarrak eta zaratengatik kexu. Baratza erabiltzaileek momentuz adostu dute erabilera ordutegia  9.00etatik  21.00etara izatea baina asteburuetan, makineriaren erabilera goizeko 11etatik aurrera mugatzea proposatuko die Udalak, ostegunean egitekoa duten bileran. Sitsari dagokionean berriz, bizilagunei eragozpenik ez sortzeko asmoz neurriak hartzea erabaki du Gobernu Taldeak. Era berean, ortuen inguruko zerbitzu bidea erabiltzea debekatuta dagoela gogoraraziko zaio baratze parkeko elkarteari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!