Oñatiko udala

Asfaltatze lanak hasiko dira bihar Euskadi etorbidean, Santa Marina plazan eta Autlan enpresa ondoko biribilgunean

2022/02/28
Card image cap
Euskadi Etorbidea trafikorako itxita egongo da bihartik ostiralera arte

  Firmes alaveses enpresak egingo ditu asfaltatze lanak herri guneko hainbat gunetan bihartik ostiralera bitartean, trafikoari zuzenean eraginez. Lanak Ibarra Zelaian, Autlan enpresa ondoko biribilgunean hasiko dira bihar goizean eta hangoak bukatu ahala, Euskadi etorbidean jarraituko dute. Bihar goizerako Euskadi etorbideko aparkaleku guztiak libre utzi beharko dira, eta hala mantenduko dira ostiralera arte, etorbidea bere osotasunean asfaltatuko baita. Aurretik, zorua fresatuko da 10 zentimetroko lodieran eta asfaltoa botata margoketa lanak egingo dira segidan.

  Euskadi etorbidea itxita dagoen bitartean Herribus zerbitzua Kurtzebidetik bideratuko da. Baina Santa Marina plazako goialdeko bidea ere asfaltatuko da, hau da, Elkar Hezi ikastetxearen aurrealde. Baliteke beraz, uneren batean Errekaldera joateko bide bakarra izatea, hau da, Portu kaletik gora joanda.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!