Oñatiko udala

Artzain txaboletan hobekuntza lanak egiteko dirulaguntzak emango ditu Udalak

2024/04/15
Card image cap
13.000 euroko diru poltsa gorde da

  Herri onurako mendietan dauden artzain txaboletan egindako hobekuntza lanak diruz lagunduko ditu Udalak. Mendiko larreak kontserbatzeko asmoz, abeltzaintza estentsiboa eta, bereziki, ardi-aziendak sustatzea da laguntza hauen helburua. Bide batez, udal ondare diren artzain txabolen mantenu eta kontserbazioan laguntzea.

  Atal ezberdinak berezitu dira laguntzetan: jarduerari lotutako gastuak, eta artzaintza ustiategien errentagarritasuna hobetzeko inbertsioak eta bereziki energia gastua murrizteko, ekoizpena handitzeko edo nekazaritza jarduerak dibertsifikatzeko inbertsioak diruz lagunduko dira. Baina baita ere, txabolaren kontserbazioari lortutako gastu arruntak, txabolaren bizigarritasun baldintza hobetzeari lotutako gastuak eta txabolaren egonkortasunari lotutako gastuak.

  Dirulaguntzak ematerakoan lehentasuna izango dute artzaintza ogibide dutenek, eta bestalde, jarduerari lotutako lanak lehenetsiko dira, txabolaren kontserbazioari lotutakoak baino. Hala, eskatzailearen ardi kopurua, proiektuaren komenigarritasuna, aurkeztutako inbertsioaren zenbatekoa eta ustiategiaren ezaugarriak kontutan hartuko dira eskaerak baloratzerakoan.

  Udalak 13.000 euroko diru poltsa gorde du laguntza hauetarako eta eskaerak aurkeztu daitezke jada. Horretarako azken eguna maiatzaren 6a izango da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!