Artxibo laguntzailea aldi baterako kontratatzeko hautagaien behin behineko puntuazioa argitaratu da

2022/10/25
Card image cap
Erreklamazioetarako epea bihar amaitzen da

  Enplegua sustatzeko toki ekintzetarako programaren baitan bost langile kontratatuko ditu Udalak, aldi baterako: artxibo laguntzaile bat, bi TAO kontrolatzaile eta bi kale garbitzaile. Baina oraingoz, artxibo laguntzaile eta TAO kontrolatzaile postuak betetzeko prozesuak abiatu ditu Udalak.

  Lanbideren bitartez egin zen izen-emate prozesura hiru hautagai aurkeztu ziren artxibo laguntzaile lanposturako eta egiaztatutako merituak baloratuta, behin behineko puntuazioa argitaratu berri da udaleko web atarian. Erreklamazioetarako epea zabalik dago irailaren 26ra arte. Okerrik ezean, egun gutxiren bueltan kaleratuko da behin betiko zerrenda eta kontratazio proposamena. Udalak,  % 50eko lan jardunaz eta sei hilabeterako kontratatuko du artxibo laguntzailea.

  Atzeratuago doa bi TAO kontrolatzaile hautatzeko prozesua, izen-ematea birritan ireki behar izan baitzen. Hizkuntza eskakizuna derrigorrez bete beharretik baloratuko den puntu izatera pasata sei hautagai aurkeztu dira. Merituak baloratzeko irizpideak zehazteko bilera gaur egingo du epai mahaiak. Udalak aldi baterako kontratatuko dituen bi TAO kontrolatzaileek ere % 50eko lanaldi partziala izango dute bost hilabetez.

  Lanbideren dirulaguntzaz Udalak egingo dituen beste bi kontratuak kale garbiketa zerbitzuan arituko diren bi pioiei dagozkio. Horiek lau hilabeterako eta lan jardun osoz kontratatuko dira baina deialdia ez da kaleratu oraindik. Datozen egunetan argitaratzea aurreikusten da. Kasu horretan ere izen-ematea Lanbideren bitartez egin beharko da.

Iturria: Oñati Irratia

 

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!